Beriain – 18/02/2024

Otsailaren 18ko ibilbidea Unanutik abiatuko da Beriain igotzeko.

San Donato eta San Kaietano baselizaren ondotik pasatuko gara eta Euskal-Herriko Zentro Geografikora joango gara.

Luzeera: 19 km inguru.

Desnibela: 1296 m.

Gehienezko altuera: 1489 m

Zailtasun teknikoa: Ertaina.

Ibilbide hau burutzeko denbora 7 ordu ingurukoa.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/014-de-unanu-a-san-donato-beriain-centro-de-euskalherria-lezizagoa-regreso-por-el-bosque-5303335?utm_medium=app&utm_campaign=share&utm_source=296237

Ibilbide hau egin nahi ez duenarentzat, 10km-ko ibilbide alternatiboa izango da, 783 m-ko desnibelagaz, altuera nagusiena 1452 m-koa, 4 ordu inguruko denboran  egiteko eta zailtasun tekniko ertainekoa.

Ibilbide honetarako jarraitzeko tracka urrengo estekan klik eginez deskargatu daitekeena da: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/beriain-y-ihurbain-desde-unanu-7358384?utm_medium=app&utm_campaign=share&utm_source=234918

Irteera, Mungiako Udalaren autobus geltokitik goizeko 7:30etan izango da.

Izena ematen duten pertsonen arabera, bidaia hau autobusez egingo da.

Alokatzeko autobusaren tamaina zehazteko, interesatuei izena emateko eskatzen zaie otsailaren 15a, ostegun gaua baino lehen. Izena eman dezakezu Tallu Mendizaleren whastapp-era edo posta elektronikora mezu bat bidaliz.

Fruta, bokata eta ura eroatea gomendatzen da.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau

Basatoste — 2024-02-11

Datorren domekan, Otsailaren 11an, 2024ko Basatoste irteera, Talluk antolatuko dau.

Euskal Pizkunde Etorbidetik abiatuko gara, “Santa Mariñe” eta Elorduiganera. Mungiara Maittitik itzuliko gara.

Ibilbidearen luzeera: 10 km

Zailtasuna: Erraza, baina zati batzuetan lokatz apur bat egon daiteke. Haurrentzako bere irteera egokia da.

Irteera ordua: 9:00

Inauterietan gaudenez, mozorrotuta etortzea ondo ikusiko da.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daiteken trackari segiduko zaio: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/basatoste-2023-ibilibidea-125816383

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Berriz – 04/02/2024

Otsailaren 4ko irteera Berrizera izango da, bertako Amarune klubak diseinatutako mendi-ibilbide bat egiteko.
Ibilbide zirkularra da
Ibilbidearen distantzia 15 km ingurukoa da, 555 m-ko desnibelarekin.
Zailtasun teknikoa: Erraza
Denbora egiteko: 3,5 ordu inguru.
Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/bbk-mendi-martxa-berriz-sarrimendi-2023-127176953?utm_medium=app&utm_campaign=share&utm_source=8055246

Kotxez joango gara.
Irteera: Mungiako BBK-ko arkupetatik, goizeko 8:00 etan.
Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Mendigisa mendilerroa – 28/01/2024

Urtarrileko azken domekako irteera Mendigisako mendilerrora izango da

Bikotx Ganetik abiatzen da

n joan-etorriko ibilbide lineala da, Garaigorta, Aizbelaga, Arruetako Atxa, Arrizurigana, Axpuru, Iñarrako Punta eta Untzueta Pikutik igarotzeko.

Ibilbidearen distantzia 17 km-koa da, 646 m-ko desnibelarekin.

Zailtasun teknikoa: Ertaina.

Aurreikusitako denbora: 5 ordu.

Tracka ondoko estekan klik eginez deskargatu daiteke:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/sierra-de-mendigisa-89016543?utm_medium=app&utm_campaign=share&utm_source=2409425

Irteera puntua Mungiatik: Autobus geltokia Mungiako Udala aurrean.

Irteera ordua: 8:00.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau

Txurruko punta Otzaurtetik – 14/01/2024

Urtarrilaren 14ko Ibilbidea Otzaurtetik abiatuko da, Beundatik eta Unamenditik pasatu ondoren, Txurruko Puntara eta Garagartzara igotzeko.

11 km inguruko irteera da, zailtazun tekniko erraza, 493ko desnibelarekin eta gehienezko altuera 989 mkoa.

Ibilaldi honetarako denbora 4 ordu inguru izango dira.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/20230604-circular-desde-otzaurte-por-beunda-unamendi-txurruko-punta-y-garagartzko-haitzak-136766798?utm_medium=app&utm_campaign=share&utm_source=151513

Irteera, Mungiako Udalaren autobus geltokitik goizeko 7:30etan izango da.

Izena ematen duten pertsonen arabera, bidaia hau autobusez egingo dogu.

Alokatzeko autobusaren tamaina zehazteko, interesatuei izena emateko eskatzen zaie urtarrillaren 11a, ostegun gaua baino lehen. Izena eman dezakezu Tallu Mendizaleren whastapp-era edo posta elektronikora mezu bat bidaliz.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Urdulizeko parajetatik – 07/01/2024

2024ko urtea ingurutik hasiko dugu eta bi ibilbide erraz egiteko aukera eskaintzen dugu, bata 21 kmkoa eta bestea 14 kmkoa.

Ibilbide biak Udulizko Udalaren aurreko biribilgunetik abiatzen dira.

Ibilbide luzeak hurrengo trackari jarraituko dio. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/urduliz-circular-por-la-costa-155053946?utm_medium=app&utm_campaign=share&utm_source=6452437

Ibilaldi honek 567mko desnibela du eta ia 200mko altuera maximoa. Denbora egiteko 4,5 ordu izango da.

Ibilbide laburrak 362 mko desnibela du eta ia 200 mko altuera maximoa eta egiteko denbora 3 ordu inguru. Ibilbide honen tracka hau da: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/urkogana-fraidemendi-y-pena-de-santa-marina-desde-elortzas-urduliz-155209743?utm_medium=app&utm_campaign=share&utm_source=6452437

Mungiatik irteera: 8:00etan BBKko arkupetatik.

Kotxe partikularretan joango gara.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Jatara Igoera — 31/12/2023

Aurten bere, Talluren urteko azken eguneko irteera Jatara izango da.

Joana eta etorrera, leku berdinetik dira.

Goizeko 9: 00-etan Maruri-Jatabeko eliza atzetik aterako gara.

Kotxerik gabeko Mungiako mendizaleek goizeko 8:30 geratu ahal dira BBKko arkupetetan.

Nahiz eta Jatara igo, irteera hau erraza da, adin guztien pertsonantzako.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.