BBK Mendi Martxa 2023 – Ingurumen ekintza. 11/11/2023

BBK-k, Lurgaiak eta Mungiako Udalak babestuta, eta Tallu Mendizale KKak antolatuta, datorren  zapatuan, azaroak 11an,  goizeko 9:00etan, ingurumen aldeko ekintza bat egingo da, izenburu honegaz, “Zuhaitzen landaketa Gerekizen”.

Ekintza hau Lurgaiak eta Butroi Bizirik lagunduta egingo da.

Sarrera doakoa da, baina izen ematea derrigorrezkoa da, eta modu hauetan egin daiteke:

1.- 2023-10-30tik azaroaren 2ra, Bizkaiko Mendi Federazioaren webgunean.

2.- Tallu Mendizale kk webgunean. Izena emateko: Klikatu hemen. https://bmf-fvm.org/

3.- Urriaren 30 eta 31an, 18:00etatik 21:00etara Talluko lokalean.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Mungiako BBK Mendi Martxa Herrikoia 2023 – 05/11/2023

BBK-k eta Mungiako Udalak babestuta, eta Tallu Mendizale KKak antolatuta, datorren igandean, azaroaak 5an, Mungiako BBK Mendi Martxa ospatuko da.

17,5 km-ko ibilbidea izango da eta Jatara igoko da. Arropa eta oinetako egokiekaz joatea komeni da.

Irteera, goizeko 9:00etan Mungiako Matxin plazatik aterako da. 11 garren Kman hornidura postua egongo da eta Mungiara itzultzean, BBKren laguntzari esker, opari bat emango zaie honetan parte hartzen daben guztiei.

Izen-ematea doakoa da, baina derrigorrezkoa, eta modu hauetan egin daiteke:

1.- 2023-10-30tik azaroaren 2ra, Bizkaiko Mendi Federazioaren webgunean. Klikatu hemen: https://bmf-fvm.org/

2.- Tallu Mendizale kk webgunean. Izena emateko: Klikatu hemen. https://bmf-fvm.org/

3.- Urriaren 30 eta 31an, 18:00etatik 21:00etara Talluko lokalean.

Izena ematea beharrezkoa da, eta  parte hartzaile guztien datu hauek eman behar dira: NAN / Izen-abizenak / Herria / Telefonoa / posta elektronikoa. Federatua bada edo ez / Posta kodea eta Jaioteguna.

Opariak jaso ahal izateko  eta federatuta ez dauden pertsonak ibiladian sor daitezkeen gorabeheren aurrean aseguratu ahal izateko, eskatutako datuak betetzea beharrezkoa da.

Hurrengo tracka jarraituko da:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/bbk-mendi-martxa-2023-subida-jata-modificacion-02112023-152072595

Ibilibide labur bat bere egongo da, 15 kmkoa, kasu honetan Jatara ez da igotzen eta bere tracka hau da:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/bbk-mendi-martxa-2023-alternativa-sin-jata-modificacion-02112023-152072732

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

BBK Mendi Martxa 2023 – Hitzaldia – 03/11/2023

BBK-k eta Mungiako Udalak babestuta, eta Tallu Mendizale KKak antolatuta, datorren  barikuan, azaroak 3an,  arratsaldeko 19:30etan, Mungiako Torrebillela Kultur Etxean, Angel Valladaresek “Itsasotik Mendiari” buruz solasaldi bat eskeiniko dau.

Sarrera doakoa da, baina izen ematea derrigorrezkoa da, eta modu hauetan egin daiteke:

1.- 2023-10-30tik azaroaren 2ra, Bizkaiko Mendi Federazioaren webgunean. https://bmf-fvm.org/

2.- Tallu Mendizale kk webgunean. Izena emateko: Klikatu hemen. https://bmf-fvm.org/

3.- Urriaren 30 eta 31an, 18:00etatik 21:00etara Talluko lokalean.

Izena ematea beharrezkoa da, eta  parte hartzaile guztien datu hauek eman behar dira: NAN / Izen-abizenak / Herria / Telefonoa / posta elektronikoa. Federatua bada edo ez / Posta kodea eta Jaioteguna.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak egitaraua partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Definitu Barik — 29/10/2023

Urrian 29an egingo dan urteera definitu barik dago, beraz, domeka horretan goizeko 8-etan BBK-ko arkupetan agertzen direnak aukeratuko dabe.

Jorrios  /// 22-10-2023

Datorren domekan, hau da Urriaren 22an Jorrios Parke Naturalera joango gara ibilbide zirkular bat egiten.

Turtzioztik abiatu eta PR BI-120 jarraituz Armañon eta Jorrios gailurretara igoko gara.

Luzera: 14,5 Km.

Zailtasun teknikoa: Ertaina.

Desnibela: 746.

Gehieneko altuera: 851 m.

Iraupena: 5,5 ordutik 6 ordura.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/pr-bi-120-senda-de-los-jorrios-parque-natural-de-armanon-51973963

Irteera Mungiako BBKren arkupetatik goizeko 8:00 etan.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Vía Fluvial del Nansa       15-10-2023

Datorren urriaren 15ean, gure klubak Kantabrian egiteko irteera bat antolatu du eta han Nansa erraekaren paraleloan bira bat egingo du. Muñoroderotik abiatu eta Cadesen amaituko den ibilbide lineala da.

Irteera oso erraza da, desnibel gutxikoa eta pixka bat ibili gura duenarentzat oso egokia.

15 km inguruko ibilbidea da, zailtasun tekniko erraza duena, gutxi gorabehera 4 orduko denboran egiteko.

Irteera, Mungiako BBK-ko arkupeetatik goizeko 7:30etan izango da.

Bidai hau, interesa duten pertsonen kopuruaren arabera egingo da, edo autobus bat alokatuko dogu edo auto pribatuetan joango gara.

Hori dela eta, interesatuek izena eman mesedez Urriaren 12a, eguen gabea baino lehenago. Mezua bidali Whatsapp edo Posta Elektroniko bidez. Eskerrik asko.

Wikiloceko urrengo tracka segituko dogu:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/munorodero-cades-ruta-fluvial-del-nansa-143983415

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

XL Algortako Ibilaldi Neurtua— 12/10/2023

Getxoko Itxartu klubak antolatuta Algortako Ibilaldi Neurtua bere XL garren edizioan, ohi bezala, urriaren 12an egingo da.

Parte-hartzea bikoteka egiten da, eta urriaren 8a baino lehenago, izen-emateak klubaren webgunearen bidez egin behar dira, hau da: www.itxartu.eus

Partehartzaile kopurua mugatua da: 300 bikoteak

Irteera honen luzera 17,3 km ingurukoa da

Irteera Algortako Batzokitik: goizeko 8: 00etan

Irteera Mungiako BBKko arkupetatik: 7:15etan.

Kotxe partikularretan joango gara.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Mendaro – Otaerre  —   08/10/23

Datorren urriaren 8rako, Talluk programatutako irteera Otaerrera (667m) pikura da. Lastur herritik abiatuta Gaintxipixa igoko (632m) dogu lehenago.

Goitik ikuspegia ikusgarria da, euskal kostaldea alde batetik eta Anboto eta Gorbeia bestetik, panoramika ikusgarria da.

Ibilbidearen luzeeraa: 13 km

Desnibela: 723 m

Zailtasun teknikoa: Ertaina.

Denbora estimatua: 3,5 h

Irteera Mungiako BBKko arkupetatik, goizeko 8:00etan.

Desplazamendua auto partikularretan

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/lastur-gaintxipixa-otarre-lastur-99528575

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.