Aizkorri – 6 piku —   13/08/23

Datorren domekarako, hau da abuztuaren 13rako, Talluk programatutako irteera Aizkorri-Aratz parke naturalera da, Aldaola-Ubier aparkalekutik abiatuta eta San Adriango bidetik pasatuz, Aizkorriko mendilerroaren gandorra egiteko. Honako tontor hauek igoko dira: Aitzgorri (1523m), Illarrabeltxeko (1533m), Aketegi (1548), Aitxuri (1551m), Iraule (1507m) eta Arbelaitz (1506m).Irteera.

Ibilbidearen luzeera: 15,5 km.

Desnibela: 1008 m.

Zailtasun teknikoa: Ertaina.

Denbora estimatua: 6h.

Irteera luzea denez, edaria eta jatekoa, bokata edo antzekoa, komeni da.

Irteera Mungiako BBKko arkupetatik, goizeko 7:30etan.

Desplazamendua auto partikularretan.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/aitzgorri-illarrabeltxeko-aketegi-aitxuri-iraule-y-arbelaitz-los-6-grandes-de-euskadi-parque-natura-92366061

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Anboto —– 06/08/2023

Datorren domekako irteerak, hau da abuztuak 6koak, Anbotoko harkaitzetara eramango gaitu.

Ibilbide hau Arrazolako aparkalekutik abiatuko da, iparraldeko aurpegitik Larranoko lepora eta Santa Barbara baselizara igotzeko eta hemendik pistaz Polpol iturritik igaroz Zabalandira iristeko eta gero pagaditik eta Arrazolarako errepidetik itzultzeko.

Nahi dutenek pistatik eta bide klasikotik Anbotora (1331m) igo dezakete.

Irteera Mungiako BBKko arkupetatik goizeko 7:30etan.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/arrazola-larrano-zabalaundi-calzada-arrazola-75319134/photo-49301645

Autorea: paketediaz.

Luzeera: 13,22 Km

Zailtazun teknikoa: Ertaina.

Desnibela: 881 m.

Iraupen estimatua: 4 o.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Arrietatik Doniene Gaztelugatxera  —-   31-07-2023

Urteko ohiturak ez galtzeko, aurten bere uztailaren 31an, hau da datorren astelehenean, Amabirjina lagunduten, Arrietatik Doniene Gaztelugatxera joango gara.

Arrietara kotxez joateko, irteera Mungiako Udaletxe aurretik, goizeko 5:30etan.

Irteera Arrietako Udaletxea aurretik: Goizeko 6:00etan izango da.

Irteera hasi baino lehen, Herriko Tabernan  txokolate edalontzi bat hartzea bere ohitura da.

Luzeera: 18 Km.

Mañun jateko bokata bat eroatea gomendatzen da.

Zirkularra Gorliz – Armintza  —   30/07/23

Datorren uztailaren 30erako Talluk programatutako irteera zirkularra da. Gorliztik abiatuta, Cabo Villanoko Itsasargira igaro, Ermumendia igo, Armintzara joan eta kostaldetik itzultzi abiapuntura.

Irteera. Mungiako BBKko arkupetatik goizeko 7:30etan.

Gorlizera bidaia auto partikularretan izango da.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/circular-gorliz-armintza-faro-cabo-villano-ermuamendi-292m-bunkers-un-precioso-paseo-por-la-costa-v-93352099

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Bertako Mendi Irteera —-  23/07/2023

Diputatuen Kongresurako eta Senaturako Gorte Nagusietarako hauteskundeak uztailaren 23an egiten direnez, egun honetako mendi irteera domekan bertan zehaztuko den inguruko mendi batera izango da.

Irteera ordua, BBK-ko arkupeetatik goizeko 7:30etan izango da.

Untzueta —- 16/07/2023

Uztailaren 16an, Tallu Mendizale KKak, Untzuetapiku igoko dau Arrankudiagako Labeko auzotik abiatuta.

Ibilbide honen zailtasun teknikoa ertainekoa da.

Luzera: 13 km eta desnibel metatua 718 m.

Proba hau egiteko denbora estimatua: 3h eta 30min.

Irteera ordua: Goizeko 7:30tan Mungiako BBK-ko arkupetatik

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/arrankudiaga-untzetapiku-ursaltu-arrankudiaga-49948885

Oharra: Arrazoi desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Burdin Hesiko Elkartasuneko Mendi Lasterketa  —   09/07/23

Datorren uztailaren 9an, Eperlanda Kultur Elkarteak antolatuta eta Bartzelonako Vall d’Hebrón Onkologia Institutuko Sarkomaren Ikerketa Traslazionaleko taldeari laguntzeko “Burdin Hesiko Elkartasuneko Mendi Lasterketa” ozpatuko da.

Aukeratzeko hiru Ibilbide egongo dira:

1.- Mendi Lasterketa – Trail 34 Kmkoa eta 1150 mko desnibelakin.

Irteera ordua, goizeko 9:00etan  Gámiz-Fikatik.

Ondorengo esteka deskargatu leiken tracka segiduko da: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/carrera-de-montana-matutina-123059479

2.- Martxa Lluzea – 34 Kmkoa eta 1150 mko desnibelakin.

Irteera ordua, goizeko 8:00etan  Gámiz-Fikatik.

Ondorengo esteka deskargatu leiken tracka segiduko da: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/carrera-de-montana-matutina-123059479

3.- Martxa Laburra – 12,8 Kmkoa.,  450 mko desnibelakin.

Irteera ordua 10:15 Gámiz-Fikatik.

Ondorengo esteka deskargatu leiken tracka segiduko da: https://es.wikiloc.com/rutas-carrera-por-montana/burdin-hesiko-corta-127777944

Proba honetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, urrengo estekan klikatu bidez: https://www.burdinhesikomendilasterketa.com/

Adierazitako webgunean informazio gehiago lor dezakezu.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Omenaldi Angel Sobrino  —   08/07/23

Datorren uztailaren 8an, bere lagunek antolatuta eta Tallu Mendizaleak lagunduta, “III Omenaldi – Angel Sobrino – Gara edo ez gara” Mendi Ibilbidea ospatuko da.

Ekintza honek bi ibilbide izango ditu eta biak Olentzeron Etxetik abiatuko dira.

Ibilbide Luzea: 24,62 km inguruko luzeragaz eta 1051m-ko desnibel metatua. Irteera ordua:  8:00etan.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko da. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/iii-memorial-angel-sobrino-luzea-larga-2023-135808543

Ibilbide Laburra: 15,56 km-koa eta 520m-ko desnibelagaz .  Irteera ordua: 8:30etan.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko da. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/iii-memorial-angel-sobrino-motxa-corta-2023-135809022

Trackak karteleko QRtik deskargatu leikez.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Tallu  —   02/07/23

Datorren domekan, hau da uztailak 2an, Mungian Sukalki Eguna ospatzen denez, Tallu Mendizale Klubak, Tallura igotzea proposatzen du, gosea egiteko eta gero kuadriletako sukaldariek prestatutako sukalkiak dastatzeko.

Irteera. Mungiako BBKko arkupetatik goizeko 8:00etan.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Baztan – Asteburu Osoa.  —-  2023ko Ekainaren 23tik 25era

Ekainaren 23tik 25erako asteburuan, Tallu Baztanera joango da, Elizondoko hotel batean gauak pasatzeko eta jarduera hauek egiteko:

Ekainak 23 barikua.

Arizkungo suak ikustera.

Ekainak 24, zapatua:

Bozatetik abiatuta, Gorramendi, Otanarte, Gorramakil eta Collado de Burdingurutz igo.

Bistaz gozatzeko igotzea merezi duten gailurrak dira.

Ondorengo Wikiloceko estekatik deskargatu daitekeen trackari jarraituko zaio: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/gorramakil-otanarte-y-gorramendi-desde-bozate-arizkun-17588414

Bozatetik, goizeko 9:30ean irtengo gara.

Ibilbidearen distantzia: 21 km.

Desnibela: 1014 m.

Zailtasuna: Ertaina.

Aurreikusitako denbora: 6h 30 min.

Ibilbide hori egiten ez dutenentzat ibilbide errazagoa eta laburragoa diseinatuko da, eta laster argitaratuko dogu.

Irteera hau Arizkundik abiatuko da Xorroxin ur-jauzira ibilaldi erraz eta eder bat egiteko.

Ekainak 25, domeka:

Ibilbidearen distantzia: 13km

Desnibela: 334 m.

Zailtasun teknikoa: Erraza.

Aurreikusitako denbora: 3h 15 min.

Ondorengo Wikiloc estekatik deskargatu daitekeen pistari jarraituko zaio: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/arizkun-cascada-de-xorroxin-arizkun-61662790

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbideak partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.