Mendaro – Otaerre  —   08/10/23

Datorren urriaren 8rako, Talluk programatutako irteera Otaerrera (667m) pikura da. Lastur herritik abiatuta Gaintxipixa igoko (632m) dogu lehenago.

Goitik ikuspegia ikusgarria da, euskal kostaldea alde batetik eta Anboto eta Gorbeia bestetik, panoramika ikusgarria da.

Ibilbidearen luzeeraa: 13 km

Desnibela: 723 m

Zailtasun teknikoa: Ertaina.

Denbora estimatua: 3,5 h

Irteera Mungiako BBKko arkupetatik, goizeko 8:00etan.

Desplazamendua auto partikularretan

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/lastur-gaintxipixa-otarre-lastur-99528575

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Aniztasun funtzionaladun kudeaketa Naturan – 28/09/2023

Beheko kartelean irakur daitekeenez, Talluk antolatuta irailaren 28an, Ibilkik natur ingurunean aniztasun funtzionala duten pertsonen kudeaketa tailerra garatuko du.

Ibilki mendi-gidariek osatutako mendi-kluba da, aniztasun funtzionala duten pertsonekin, etorkinekin eta nazioarteko lankidetzan, naturan eta mendi-ingurunean gizarteratzea lantzen duena.

Tailer hau arratsaldeko 18:00etan hasiko da Torrebillela Aretoan eta Torrebillela parkean parte praktikoarekin jarraituko du.

Riaño —   22tik 24ra – 09 -2023

Irailaren 22tik 24ra, Tallu taldeak Riaño ingurura asteburuko irteera antolatu du.

Hilaren 21ean arratsaldeko 4etan Mungiako Palado autobus geltokitik aterako gara 5  ordu beranduago Riañora heltzeko.

Asteburu honetan inguru haiek eskaintzen dituen paisaia ederrez gozatzeko aukera izango dugu, baita inguruko zenbait tontor igotzeko ere.

Hilaren 23rako, hau da zapaturako, track hauek aukeratzeko posibilitatea eukiko ditugu:

1go Aukera:

Pico Yordás edo Burín Liegosetik

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/un-clasico-de-la-montana-de-riano-pico-yordas-o-burin-desde-liegos-26694982

Autorea: adrian_1985

Luzeera: 20 Km.

Zailtasuna: Ertaina

2garren Aukera;

Hormas eko Basoa

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/bosque-de-hormas-riano-57562149

Autorea: Vulpes94

Luzeera: 11 Km.

Zailtasuna:Erraza

Domekarako aukerak hauek izango dira:

1go Aukera:

Pico Gilbo edo Cervino Leonés

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/el-cervino-leones-pico-gilbo-desde-riano-por-el-camino-clasico-37488814

Autorea: adrian_1985

Luzeera: 12 Km.

Zailtasuna: Ertaina

2garren Aukera:

Ruta mitológica Leonesa

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/ruta-mitologica-leonesa-56386209

Autorea: Rubén Valladares Presa

Luzeera: 6 Km.

Zailtasuna:Erraza

Interesatuta bazaude, oraindik leku batzuk geratzen dira. Apuntatzeko Talluren telefonora deitu.

Bazkideentzako prezioa: 180 €.

Bazkide ez direnentzako prezioa: 195 €

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Besaide -23 — 17-09-2023

1955eko lehen ediziotik hasita urtero, iraileko hirugarren igandean, hiru herrialdeetako mendizaleak biltzen dira toki honetan, mendiko istripu batean hildakoak gogoratzeko.

Betsaide, 564 metro duen muino txiki bat da, Anboto eta Udalaitz mendigunearen artean. Bere goialdean Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako mugak bat egiten dute.

Bere gailurrean, 1950eko hamarkadan, hildako mendizale guztien oroimenez euskal mendi federazioak monumentu bat eraiki zuen.

Track hau segiduko da:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/el-tope-kukutx-tellamendi-lurgorri-besaide-144152894

Irteera Mungiako BBKko arkupetatik: Goizeko 8:00-etan.

Bidai hau kotxez egingo dogu.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Ez Ohiko Asanblada Informatiboa — 21-09-2023

Datorren irailaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan, Tallu Mendizale KKak Mungiako Torrebillela Aretoan Ezohiko Batzar Nagusi Informatiboa egingo dau. Beste gauza batzuen artean bilera honetan, aurreko Batzarretik zuzendaritzak eginiko ekintzak ahipatuko dira, etorkizunerako aurreikusitako ekintza batzuk, arauaken berriztatzea, zuzendaritza batzordearen hurrengo birmoldaketa  eta hurrengo azaroaren 5an Mungian  BBK Mendi Martxan klubeko kideek egin beharreko funtzioen eskuordetzea eztabaidatuko da.

Mezu honen bitartez Tallu Klubeko kide danori gonbidatzen zaituztegu.

Puntualtasuna eskatzen da.

Maruri-Jatabeko Herri Ibilaldia — 10/09/2023

Irailaren 10ean, hau da datorren domekan Tallu Mendizalek, Jatabeko Udalak antolatutako “Maruri- Jatabeko Herri Ibilaldian” parte hartuko dau.

Zailtasun errazakoa da, 14 km ingurukoa eta 3 orduko iraupena duena gutxi gorabehera.

Hasiera Jatabeko Udaletxea aurrean goizeko 8:30 etan.

Irteera Mungiako BBK arkupetatik, goizeko 8:00 etan.

Haurrentzako beste urteera bat egongo da, Jatebetik goizeko 9:30 urtenda.

Ojo Guareña —– 03/09/2023

Datorren domekan, hau da irailak 3an, programatutako irteerak Burgosko probintziara eramango gaitu Ojo de  Guareñatik ibilbide bat gozatzeko.

Ojo Guareña Multzo Karstiko bat da. Guareña eta Trema ibaiaren higadurak eratutako 100 km baino gehiagoko galeriek osatzen dute. Barrunbe hauek eta bere inguruak erabilera anitz izan dituzte historian zehar, gurtza eta santutegi gisa balio izan dute Paleolitotik gaur egunera arte. Hainbat aretotan, Paleolitoko, Paleolito osteko eta Brontze Aroko labar-pinturak eta grabatuak gordetzen dira. San Bernabe harkaitz baselizak, aldare nagusiaren barruan ganga natural osoa margoz apainduta gordetzen du.

Ibilbide hau Ojo de Guareña Haitzuloen kotxe, karaban eta autobusentzako aparkalekutik abiatzen da.

Irteera, Mungiako Udalaren autobus geltokitik goizeko 7:30etan izango da.

Izena ematen duten pertsonen arabera, bidaia hau autobusez egingo da

Alokatzeko autobusaren tamaina zehazteko, interesatuei izena emateko eskatzen zaie abuztuaren 31a, ostegun gaua baino lehen. Izena eman dezakezu Tallu Mendizaleren whastapp-era edo posta elektronikora mezu bat bidaliz.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/ojo-guarena-ermita-san-tirso-bernabe-dos-cuevas-133310141

Zailtasun teknikoa: Ertaina.

Luzera: 13,22 km

Desnibela: 410 m

Ibilaldi honetarako denbora 5 ordu inguru izango da.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.