Bizkaiko Xendazaletasun VI Liga. 1go etapa. — 19/03/2023

Jarraian bigarren urtez, Tallu Mendizale Kirol Klubak Bizkaiko Mendi Federazioarekin batera Xendazaletasun Ligako etapa bat antolatuko du.

Aurten  Bizkaiko Xendazaletasun Ligaren lehen etapa antolatuko dugu, eta gainera FEDME Ligarako ere balioko duena. Amaieran, 2022ko irabazleei sariak banatuko zaizkie.

Proba hau Mungiako Santa Maria elizatik abiatuko da gehienbat GR 280aren ibilbidea egiteko, Urrestira elduko da, hau da Butroitik gertu, eta Gatikatik abiapuntura itzultzeko.

4 orduko denboran egiteko, 18 kmko irteera erraza da.

Irteera ordua Mungiako Matxin Enparantzatik goizeko 9:00etan izango da.

Proba honetan parte hartzeko, derrigorez izena eman behar da, Bizkaiko Mendi Federazioaren webgunean, Martxoaren 16a eguen gabea baino lehen. Inskripzio web horrira sartzeko, link honetan klikatu:  https://bmf-fvm.org/liga-senderismo-bizkaia/inscripcion/

OHARRA: Irteeren egunetan ez dira inskripzioak onartuko.

Parte hartzaileentzat hornidura egongo da eta iristean Mungiako taberna batzutan pintxo bat berebai  egongo da. Eskerrak Mungiako Merkatari eta Ostalarien Elkartearen laguntzagatik!.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko da. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/liga-de-senderismo-bizkaia-2023-etapa-1-vdfva-127880331

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Laguntzaileak:

Babeseleak:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude