Beheko kartelean irakur daitekeenez, Talluk antolatuta irailaren 28an, Ibilkik natur ingurunean aniztasun funtzionala duten pertsonen kudeaketa tailerra garatuko du.
Ibilki mendi-gidariek osatutako mendi-kluba da, aniztasun funtzionala duten pertsonekin, etorkinekin eta nazioarteko lankidetzan, naturan eta mendi-ingurunean gizarteratzea lantzen duena.
Tailer hau arratsaldeko 18:00etan hasiko da Torrebillela Aretoan eta Torrebillela parkean parte praktikoarekin jarraituko du.
1955eko lehen ediziotik hasita urtero, iraileko hirugarren igandean, hiru herrialdeetako mendizaleak biltzen dira toki honetan, mendiko istripu batean hildakoak gogoratzeko.
Betsaide, 564 metro duen muino txiki bat da, Anboto eta Udalaitz mendigunearen artean. Bere goialdean Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako mugak bat egiten dute.
Bere gailurrean, 1950eko hamarkadan, hildako mendizale guztien oroimenez euskal mendi federazioak monumentu bat eraiki zuen.
Datorren irailaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan, Tallu Mendizale KKak Mungiako Torrebillela Aretoan Ezohiko Batzar Nagusi Informatiboa egingo dau. Beste gauza batzuen artean bilera honetan, aurreko Batzarretik zuzendaritzak eginiko ekintzak ahipatuko dira, etorkizunerako aurreikusitako ekintza batzuk, arauaken berriztatzea, zuzendaritza batzordearen hurrengo birmoldaketa eta hurrengo azaroaren 5an Mungian BBK Mendi Martxan klubeko kideek egin beharreko funtzioen eskuordetzea eztabaidatuko da.
Mezu honen bitartez Tallu Klubeko kide danori gonbidatzen zaituztegu.
Datorren domekan, hau da irailak 3an, programatutako irteerak Burgosko probintziara eramango gaitu Ojo de Guareñatik ibilbide bat gozatzeko.
Ojo Guareña Multzo Karstiko bat da. Guareña eta Trema ibaiaren higadurak eratutako 100 km baino gehiagoko galeriek osatzen dute. Barrunbe hauek eta bere inguruak erabilera anitz izan dituzte historian zehar, gurtza eta santutegi gisa balio izan dute Paleolitotik gaur egunera arte. Hainbat aretotan, Paleolitoko, Paleolito osteko eta Brontze Aroko labar-pinturak eta grabatuak gordetzen dira. San Bernabe harkaitz baselizak, aldare nagusiaren barruan ganga natural osoa margoz apainduta gordetzen du.
Ibilbide hau Ojo de Guareña Haitzuloen kotxe, karaban eta autobusentzako aparkalekutik abiatzen da.
Irteera, Mungiako Udalaren autobus geltokitik goizeko 7:30etan izango da.
Izena ematen duten pertsonen arabera, bidaia hau autobusez egingo da
Alokatzeko autobusaren tamaina zehazteko, interesatuei izena emateko eskatzen zaie abuztuaren 31a, ostegun gaua baino lehen. Izena eman dezakezu Tallu Mendizaleren whastapp-era edo posta elektronikora mezu bat bidaliz.
Datorren Abuztuaren 20ko irteerak ondoko Kantabriara eramaten gaitu.
Santullanetik abiatuta ibilbide eder bat egingo dugu, Sámano eta Santullango harkaitzetara igotzeko. Eremu hau Kantauriar artadi eta lur karstikozkoa da, ezkutuko altxorrekin, hala nola Peña de Sámanoko kastro prerromatarra eta Erdi Aroko Otañesen dorrea.
Datorren domekarako, hau da abuztuaren 13rako, Talluk programatutako irteera Aizkorri-Aratz parke naturalera da, Aldaola-Ubier aparkalekutik abiatuta eta San Adriango bidetik pasatuz, Aizkorriko mendilerroaren gandorra egiteko. Honako tontor hauek igoko dira: Aitzgorri (1523m), Illarrabeltxeko (1533m), Aketegi (1548), Aitxuri (1551m), Iraule (1507m) eta Arbelaitz (1506m).Irteera.
Ibilbidearen luzeera: 15,5 km.
Desnibela: 1008 m.
Zailtasun teknikoa: Ertaina.
Denbora estimatua: 6h.
Irteera luzea denez, edaria eta jatekoa, bokata edo antzekoa, komeni da.