Belauna – Zaintzak eta prebentzioak – Ikastaro Praktikoa — 14 eta 15/01/2024

Mendiko eta naturako segurtasunaren eta lehen sorospenen oinarrizko nozioen programaren barruan, Mungiako Mastibarrena 7B klubeko lokalean 2025eko urtarrilean 14 eta 15ean, Angel Bidaurrazaga doktoreak ikastaro praktiko bat emango du, belaunen anatomiari, biomekanikari eta prebentzioari buruz.
Ordu batetik 1,5 ordurako luzapenarekin, formakuntza hori bi aldiz emango da euskaraz, eta beste bitan gaztelaniaz, gehienez 8-9 pertsonako edukieretan.
Euskarazko saio biak urtarrilaren 14an, emango dira, goizeko 11: 00etan eta arratsaldeko 18: 00etan. Gaztelerazko hitzaldi biak urtarrilaren 15ean eskainiko dira, ordu bardinetan.
Ikastaro horietan lehentasuna izateko, izena emateko hurrenkera kontuan hartuko da.
Izena emateko, interesdunek urrengo estekako dokumentua bete behar dute eta Talluko helbide elektronikora bidali. KLIKATU HEMEN. Edo Talluko bazkideen whatsappean irekiko den inkesta bati erantzunez.
Saio berberetarako pertsona gehiegi badaude, bilkuretara joango diren pertsonak erabakitzeko eskubidea, Zuzendaritzaren Batzordeak beretzat gordetzen du.
Saio horien edukiera baino interes handiagoa egonez gero, formakuntza hau barriro emango da.
Oharra: bere kausaz kanpoko errazoiakaitik, Tallu Mendizale KK-k programa osoa edo zati bat aldatzeko eskubidea gordetzen dau.

AURKEZPENA DESKARGATU NAHI BADUZU EGIN KLIK HEMEN.

NEGUKO MENDIZALETASUNA ETA ALPINISMOARI IKASTAROA.

Mendizale eta/edo kirolariei zuzenduta, bi eguneko Neguko Mendizaletasuna Hastapeneko Ikastaro baten eskaintza dugu.
Formakuntza honen helburua, hasteko jarduerei elurretan oinarrizko ezagutzak eskuratzea behar diren , ekipoa erabiliz (kranpoiak eta pioleta) eta aurrera egiteko eta segurtasunerako teknika egokiak erabiliz (autoatxiloketa) ekiteko da.
Ikastaroak asteburu oso bateko iraupena du (mendiko aterpean gaua igarotzea).
Prestakuntzan sartzen dira: equipo kolektiboa, aseguruak (RC, Laguntza eta Istripuak), komunikazio-emisorea, GPSa, dokumentazio didaktikoa, zergak. MP gidaren gastuak. Babeslekuekiko kudeaketak.
Ikastaroa ziurrenik, Belaguako aterpean, martxoaren 1eko eta 2ko asteburuetan egingo da.
Prezioak honako hauek dira:
Ikastaroa: 200 €.
Aterpea: 2024ko prezioak hauek dira: 37,5 €/ eguneko federatuentzat eta 43,5 €/ eguneko federatu gabekoentzat, gosariarekin eta afariarekin barne. 2025erako igoera txikia izango da, KPI edo antzekoa.
Hainbat plaza erreserbatuta ditugu; beraz, prestakuntza honetan interesa baduzue, mesedez, urtarrilaren 17a baino lehen bidali zuen izena eta datoak Talluko emailera edo Whatsappera edo deitu 688 824 944 telefonora.
Oso aukera interesgarria dela uste dugu.

DOAKO KONTZERTU SOLIDARIOA – 12/12/2024

Datorren ostegunean, abenduak 12, EITB MARATOIAREN 25 urteak direla eta Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dan doako kontzertua gozatzeko Tallukoek gonbidatuta gaude.
21:00etatik aurrera gure artista eta talde onenetako batzuk igoko dira oholtzara ekimen solidario honetan parte hartzera: Travellin “Brothers, STR, Maren, Akerbeltz, La Basu, Betto Snay, Xabi Aburruzaga, XSakara, Malmudena eta Iñigito Txapelpunk.
EITB MARATOIAK, aurtengo edizioa gaixotasun kardiobaskularrei eskainia, hasieratik bederatzi milioi euro baino gehiago biltzea lortu du, hainbat gaixotasuni buruzko 127 ikerketa-proiektutarako.
Abenduaren 12an, 21:00etatik aurrera, Euskalduna Jauregian, EITB MARATOIAREN 25 urteak ospatzeko doako kontzertua!!.

“TALLU MENDIZALE ARGAZKI LEHIAKETA 2024”

2025. urteko egutegia egiteko, Tallu Mendizale Klubak, Argazki Lehiaketa bat antolatzen dau OINARRI hauekin:

Argazkien gaia TALLU MENDIZALErekin 2025an egindako jarduerak izango dira.

Parte hartzea librea eta doakoa da. TALLU MENDIZALE KLUBeko bazkide guztiek parte ahal izango dute.

Argazkietan argazkian agertzen den eremua ezagutu behar da, baita zerbait Tallu klubarekin identifikatzen duena.

Klubeko Helbide elektroniko-ra, pertsona bakoitzek gehienez 8 argazki bidali ahal izango dira. Helbide elektronikoa hau da: tallumendizale@hotmail.com.

Parte hartzaileek ez dute denboraldi guztien argazkirik bidali behar.

Formatu horizontalean eta JPGan, argazkiak ahalik eta bereizmen handienarekin bidaliko dira.

Formatu aproposa 2/3 bat izango litzateke 2.362px-ko pixeleko tamaina duena. bere alde laburrenean eta 3.543px. alde zaharrenean. Argazkiak astunak badira, USB bidez eraman daitezke lokalera.

Argazkiak koloretan edo z/b izan daitezke. Ez da ukiturik onartuko.

Argazkiei datu hauek erantsi behar zaizkie: Izen-abizenak, helbide elektronikoa, telefono zenbakia, argazki bakoitzaren izenburua eta atera den lekua.

Argazkian adingabeak agertzen badira, gurasoen baimena beharko da.

Lehiakideek bermatzen dute lehiaketa honetan parte hartzeko bidalitako argazkiak bereak direla.

Argazkiak jasotzeko azken eguna abenduaren 10a izango da.

Sariak:

Puntuazio handiena lortu duen argazkia Egutegiaren azala izango da eta berau eta hurrengo 11ak banatuko dira 12 hilabeteen artean.

Argazki irabazlearen egileak, opari moduen Talluren DAKOTA jaka bate do ahantzekoa jasoko du.

Argazkiak www.tallumendizale.eus webguneko argazkien atalean jarriko dira

Webgunera igotzen den argazki bakoitzak zenbaki bat izango du.

Klubeko kide bakoitzak argazki onenaren bozketan parte har dezake. Horretarako diseinatuko den whatsapp inkesta batean, bazkide bakoitzak bere botoak emango dizkie onentzat jotzen dituen 6 argazkiei.

Botoa ematerakoan, bazkideak bere izena, abizenak eta argazkiaren zenbakiak adieraziko ditu.

WhatsApp bidez edo posta elektronikoz bozkatu dezake.

Norbaitek 6 argazki baino gehiago aukeratzen baditu, botazioa baliogabetzat joko da aukeratutako argazki guztietarako.

Botoak bidaltzeko azken eguna abenduaren 16a izango da.

Bozketaren emaitza abenduaren 19an jakinaraziko da.

Berdinketa gertatuz gero, sarituen ordena zuzendaritzaren batzordeak erabakiko du.

Egutegiak 2024ko abenduko azken astean enkargatuko dira. Beste mezu batean adieraziko dira prezioak eta nola eskuratu.

Norbaitek egutegiko argazkietan agertu nahi ez badu, abenduaren 8a baino lehen jakinarazi beharko dio Zuzendaritza Batzarrari.

Antolakuntzak beretzat gordetzen du lehiaketa honetan parte hartzen duen edozein argazkiren irudiak informazio edo promozio helburuetarako erreproduzitzeko eskubidea, beti ere egilearen izena adieraziz.

Orientazioa Naturan Ikastaroa — 30/10/2024

Urriaren 30ean, arratsaldeko 7etan, Mungiako Mugire Txokoan Orientazio naturan buruzko ikastaro bat emango da.

Zenbait puntu aipatuko dira, hala nola baliabide naturalak edo baliabide instrumentalak orientazioan laguntzeko.

Aurkezpen osoa ikusteko, klikatu urrengo estekan: https://drive.google.com/file/d/1021lxX_kpnOvWUvAjfADYdLqoQ3vuhH6/view?usp=sharing

Ruta Práctica. Entrenamiento de orientación en la montaña bideoa ikusteko, klikatu esteka honetan: https://drive.google.com/file/d/1HfMEZijycGvwP9tHdDzjSc4TwqBUveDq/view?usp=sharing

Cómo meter un rumbo con una brújula klikatu esteka honetan: https://drive.google.com/file/d/1-qeKlXs7mLdboK27ffLQDB-ctnOE1l9X/view?usp=sharing

Oharra: bere kausaz kanpoko errazoiakaitik, Tallu Mendizale KK-k programa osoa edo zati bat aldatzeko eskubidea gordetzen dau.

Bihotz birikietako bizkortzea eta bendajeak Mendian – Ikastaro Praktikoa — 24/10/2024

Mendiko eta naturako segurtasunaren eta lehen sorospenen oinarrizko nozioen programaren barruan, Urriaren 24n, arratsaldeko 7etan, Fikeko Anbulategi azpiko gelan, bihotz birikietako bizkorteari eta bendajearen erabilerari buruz ikastaro praktiko bat emango da.

Fikeko Anbulategi azpiko gela,  Fikeko plazaren albo batean dago.  40 lagunentzako lekua du.

Oharra: bere kausaz kanpoko errazoiakaitik, Tallu Mendizale KK-k programa osoa edo zati bat aldatzeko eskubidea gordetzen dau.

Botikina Mendian – Ikastaroa — 11/09/2024

Mendiko eta naturako segurtasunaren eta lehen sorospenen oinarrizko nozioen programaren barruan, Irailaren 11n, arratsaldeko 7etan, Maruri-Jatabeko Kultur Etxean, botikinaren erabilerari buruz ikastaro bat emango da, baita zaurien eta zorabioen kasuetarako kudeaketa ere.

Maruri-Jatabeko Kultur Etxea,  Lorentzo deunaren elizaren alboetako batean dago.  40 lagunentzako lekua du.

Presentasio osoa lortzeko klikatu HEMEN.

Oharra: bere kausaz kanpoko errazoiakaitik, Tallu Mendizale KK-k programa osoa edo zati bat aldatzeko eskubidea gordetzen dau.

Urtanta ekitaldia Jatan — 25/07/2024

Datorren uztailaren 25ean, Urmugak antolatuta, Urtanta izeneko ekitaldi handi bat ospatuko da. Mendia eta musika batzen dituen ekitaldia da, eta aurten, gainera, duela 100 urte jaiotako Nestor Basterretxea gogoratzeko balioko du.

Uztailaren 25eko Urtanta ekitaldia Jatako Arrastakulo merenderoan egingo da, arratsaldeko 6etan hasiko den musika kontzertuan. Honako artista hauek parte hartuko dute: Et Incarnatus Orkestra – Anje Duhalde – Eñaut Elorrieta – Idoia Asurmendi – Olaia Intziarte – Xabier Leturia.

Kontzertura mendiko ibilbideei jarraituz bakarrik iritsi ahal izango da.

Ekitaldi honetan Talluk modu aktiboan parte hartuko du:

Mungiatik oinez, Gatika, Maruri-Jatabe eta Jatatik pasatuz. Goizeko 9: 00etan, Mungiako anbulatorioko aparkalekutik irtengo da, eta esteka honetan deskarga daitekeen trackari jarraituko zaio: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/urmugaren-urtanta-2024-mungiatik-jatara-001-176405391

Itzulera gaueko 10: 00etan izango da, Jata-Bakioko begiratokian jasoko den autobus batean.

Autobusetan Jata-Bakioko begiratokiraino Talluk irteera bi ere antolatu ditu, honako aukera hauekin:

Jata-Bakioko begiratokiko aparkalekuaren inguruan aparkatzeko aukera oso txikia izango da eta gainera Ertzaintzak arautuko du.

Mungiatik eta Mungialdetik edozein modutan hurbiltzeko ekitaldi honetara, erantsitako dokumentua bete behar da eta, ondoren, Tallura bidali, email edo Whastapp bidez, gehienez ere uztailaren 22an.

Urtantara joateko bete beharreko dokumentua esteka honetan klik eginez deskarga daiteke: https://forms.gle/qUv1HdSgMF5MArhB7

Ordainketa transferentzia bidez edo egunean bertan egin daiteke. Antolakuntzarako egokiena lehen aukera da.

Transferentzia egitean, jakinarazpenean adierazi “Izena, Abizena eta Urtanta”.

Txartela hilaren 25ean bertan emango da, autobusean sartzean.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Ura eta Burdinaren erabilera  —  08/06/2024

Ekainaren 8an, larunbata, goizeko 9:00etan Meñakabarrenatik abiatuta, Tallu Mendizale KKak 6 km inguruko irteera kultural batean parte hartuko du, meategien, burdinolen eta erroten aztarnak aurkituz eta Otume, XVIIgarren mendeko eraikina, bisitatuz.

Irteera honetan parte-hartzaileei laguntzeko gida batzuk egongo dira, eta amaieran lunch txiki bat egongo da.

Track hau segiduko da: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/ura-eta-burdinaren-ibilbidea-172657424

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.