Donosti Zarautz —- 26/01/2024

Datorren Urtarrilaren 26an, hau da datorren domekan, Gipuzkoaraino joango gara.
Donejaku bidearen bigarren etapa, Donostiatik abiatu eta Zarautzen amaitutzen den 18 km inguruko ibilbide lineal erraz bat egingo dugu.
Desnibela 500m ingurukoa da.
Ibilbide hau egiteko aurreikusitako denbora 5 ordukoa da.
Hurrengo estekan klik eginez jaitsi daitekeen trackari jarraituko zaio: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/camino-de-santiago-donosti-zarautz-173614387
Mungiatik irteera lekua: Mungiako anbulategiko aparkalekua.
Irteera ordua: 7:30.
Izena eman duten pertsonen arabera, joan-etorria autobusez egingo dugu.
Alokatu beharreko autobusaren tamaina zehazteko, interesdunei urtarrilaren 22aren gaua, eguazten gaua, baino lehen izena emateko eskatzen zaie. Izena emateko, bidali mezu bat whastappera edo Tallu Mendizaleren helbide elektronikora.
Oharra: Bere arrazoiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Tallu Mendizale Kirol Klubak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea du.

Urdulizeko parajetatik – 19/01/2025

San Antontxu jaiaren ondoren, 2025eko bigarren irteera Urdulizko udalerritik egingo da.
Udulizko Udalaren aurreko biribilgunetik abiatuta, Butroeko gaztelutik, Isukitzeko tontorretik, Arbinako presatik eta Plentziako zubitik igaroko den ibilbide polit eta erraza egingo dugu.
Ibilbideak 17 km-ko luzera du, 433 m-ko desnibela eta 139 m-ko gehieneko altituera.
Egiteko aurreikusitako denbora 3h eta 3,5 ordu bitartekoa da.
Ibilbide honen tracka esteka honetan klik eginez ikus daiteke:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/castillo-de-butron-presa-de-arbina-y-puente-de-plentzia-desde-el-udaletxea-de-urduliz-186092823?utm_medium=app&utm_campaign=share&utm_source=6452437

Mungiatik irteera lekua: Mungiako anbulategiko aparkalekua.
Irteera ordua: Goizeko 8:00ak.
Kotxe partikularretan joango gara.
Oharra: Bere arrazoiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Tallu Mendizale Kirol Klubak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea du.

Orozko – Jesuri —- 05/01/2025

Urtea Orozkoko Pagatzaurtundu auzotik abiatuko dugu, Ameztuiko pagadia igaro eta Goikolandeta (692m), Elorritxugane (729m), Senargorta (725m), Jesuri (751m), Arriurdin (723m), Arrola (668m) tontorretara igoko gara.
11 km inguruko irteera da. Zailtasun teknikoa erraza-ertaina da. 3 eta 3,5 ordu arteko denboran egiteko.
Ibilbide honen desnibela 537mkoa da eta altuera gehiena 758mkoa.
Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu.

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/eu-bi-orozko-cimas-de-la-sierra-de-arrola-arrola-arriurdin-jesuri-senargorta-elorritxugane-y-goikol-191775278

Mungiatik irteera lekua: Mungiako anbulategiko aparkalekua.
Irteera ordua: Goizeko 8:00ak.
Oharra: Bere arrazoiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Tallu Mendizale Kirol Klubak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea du.

Jata igoera — 31/12/2024

Aurten bere, urteko azken eguneko irteera Jatara izango da.
Joana eta etorrera, leku berdinetik dira.
Goizeko 9: 00etan Maruri-Jatabeko eliza atzetik aterako gara.
Nahiz eta Jatara igo, irteera hau erraza da, adin guztien pertsonantzako.
Maruri-Jatabera zuzenean joaten ez diran Mungiako mendizaleak, Mungiako anbulategiko aparkalekutik goizeko 8: 30etan auto partikularretan abiauko dira.
Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Bilboko Eraztun Berdea — 29/12/2024

Datorren domekan, hau da azaroaren 29an, Tallu Mendizaleak, Bilboko Inguruko Berdegunearen atal bat egingo dau.
Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/ria-de-bilbao-y-museo-guggenheim-pasarela-madera-monte-banderas-san-ignazio-195643120

Luzera 13 km ingurukoa eta3,5 orduko iraupena duena gutxi gorabehera.
Zailtasuna erraza da.
Ibilbide honen irteera eta helmuga Campo Volantin izango da.
Irteera Mungiako Anbulategiko aparkalekutik, goizeko 8:00 etan.
Domekan bertan mendizalezek eurek erabakiko dute igandean Bilborako garraio modua, hau da, Bizkaibusez edo auto pribatuz.

Askari Zugastietatik — 22/12/2024

Abenduaren 22rako, hau da datorren domekarako, ibilbide polit bat dugu Zugastietatik abiatuta Arburu, Oka eta Askari Erdira igotzeko.
12 km inguruko ibilbidea da, eta 3 zailtasun tekniko erraza du.
Desnibela: 589 m.
Ibilbide hau egiteko aurreikusitako denbora: 3,5 ordu inguru da.
Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/zugaztieta-arburu-oka-askari-erdia-zugaztieta-67818438

Mungiatik irteera lekua: Mungiako anbulategiko aparkalekua.
Irteera ordua: 8:00.
Oharra: Bere arrazoiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Tallu Mendizale Kirol Klubak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea du.

Pagogan — 15/12/2024

Datorren abenduaren 15eko irteerak, ondoko Arabako lurraldera garamatza, Gasteizko mendietara igotzeko.
Monasteriogurenetik irten eta Pagoganera (1026m) eta Zalbizkarrera (1046m) igoko gara.
Ibilbidearen luzera: 16 Km.
Zailtasun teknikoa: moderatua.
Aurreikusitako denbora: 3,5 h.
Hurrengo estekan klik eginez jaitsi daitekeen trackari jarraituko zaio.

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/pagogan-1-029-m-zalbizkar-1-046-m-circular-por-el-puerto-de-latxaparka-desde-monasterioguren-araba-26807503

Mungiatik irteera lekua: Mungiako anbulategiko aparkalekua.
Irteera ordua: 8:00.
Izena eman duten pertsonen arabera, joan-etorria autobusez egingo dugu.
Alokatu beharreko autobusaren tamaina zehazteko, interesdunei abenduaren 12 baino lehen izena emateko eskatzen zaie. Izena emateko, bidali mezu bat whastappera edo Tallu Mendizaleren helbide elektronikora.
Oharra: Bere arrazoiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Tallu Mendizale Kirol Klubak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea du.

El Regato – Burtzako — 08/12/2024

BIHARKO HAIZETEEN ETA EURITEEN ARRISKUA DELA ETA, ETA 12: 00ETATIK AURRERA ALERTA LARANJA IRAGARRI DUTENEZ, IRTEERA BERTAN BEHERA GERATUKO DA.

Abenduaren 8ko, hau da datorren domeka goizeko irteera, Errekatxoko Gorostizako urtegitik abiatuko da, Burtzako (450m) mendira igotzeko.
Ibilbidearen luzera 16 km-koa da eta zailtasun teknikoa erraza da.
Gehienezko altuera: 462 m.
Desnibela: 518 m.
Ibilbide hau egiteko aurreikusitako denbora: 4 ordutik 4,5 ordura da.
Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu.

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/tres-embalses-y-dos-cimas-desde-el-regato-burtzako-y-orcon-33760684

Mungiatik irteera lekua: Mungiako anbulategiko aparkalekua.
Irteera ordua: Goizeko 8:00ak.
Oharra: Bere arrazoiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Tallu Mendizale Kirol Klubak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea du.

Pico de las Nieves — 01/12/2024

Datorren abenduaren 1goan, Guriezora (Kantabria) joango gara, Pico de Las Nieves tontorrera (773 m) igotzeko, bertako ermita (XVI. mendea) ikusi eta baita inguru guztian bista ikusgarriak.
Ibilbide honetan Alto de los Lodosera bere igoko gara eta izen bereko trikuharria ikusi ahal izango dugu.
16 km inguruko irteera da, zailtasun tekniko moderatuar, 834 metroko desnibelarekin eta 773 metroko altuera gehienarekin.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/pico-de-las-nieves-y-alto-lodos-desde-guriezo-128480634

Ibilbide hau egiteko aurreikusitako denbora: 4 ordutik 4,5 ordura.
Mungiatik irteera lekua: Mungiako anbulategiko aparkalekua.
Irteera ordua: 8:00.
Oharra: Bere arrazoiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Tallu Mendizale Kirol Klubak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea du.

Birleko Irteera -VIII Iratxe Urrutia— 24-11-2024

BIHAR ALERTA LARANJA DAGOENEZ, URTEERA HAU BERTAN BEHERA GERATZEN DA.

Datorren azaroaren 24an, «VIII Iratxe Urrutia Oroimen – Birleko Ibilaldi Popularra» izango da.
Aurten Birletik irten eta Olabarrieta eta Jata igoko dituguz.
Irteera honen zailtasuna, erraza da, bainan Jata igoko da.
Luzeera 17 km.
Amaieran, mendizale bakoitxari pintxo bat eta edaria eskainiko dira.
Elduen Birletik irteera – 8:30-etan.
Urrengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko da. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/birleko-urteera-2024-nagusiak-192168246

Gainera 10:30etan urtenda, haurren ibilaldi bat bere egingo da, 5,5 kmkoa. Aurten Katikarantza joango gara.
Kasu honetan, ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/birleko-urteera-2024-haurrak-192168500

Oharra: Bere arrazoiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Tallu Mendizale Kirol Klubak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea du.