Euskal Herria hosto eta oparotasunaren sinonimo da eta, adibide gisa, Talluk apirilaren 2rako prestatu duen irteera da, hau da, Berganzoko Uraren Ibilbidea. Bertan Inglares ibaia aktore nagusia izango da eta mendi-ibilaldi eder honek postal-paisai ugari eskiniko digu.
Arabako hegoaldean egongo gara, Toloñoko mendilerroan eta ezin egokiagoa den paraje batean.
Berganzo, Zanbrana udalerrikoa da, eta gutxi gorabehera 12 kilometroko ibilbide zirkular hone, hasi eta amaitzen den herri txiki eta lasaia da.
4 ordu inguru behar dituen bidea da eta 502 metroko desnibela du. Zailtasun teknikoa Ertainekoa da.
Punturik altuena 1054 metrora dago eta punturik baxuena 563 metrora.
Irteera, Mungiako Udalaren autobus geltokitik goizeko 8:00etan izango da.
Alokatzeko autobusaren tamaina zehazteko, interesatuei izena emateko eskatzen zaie martxoaren 30a, ostegun gaua baino lehen. Izena eman dezakezu Tallu Mendizaleren whastapp-era edo posta elektronikora mezu bat bidaliz.
Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.
The route of the water of Bergonzo is one of the best hiking routes in the Basque Country, where you can see the waterfall of the “Herrerias” and river Inglares.
Irteera honetan interesa dutenen izenak adieraztea gomendatzen da martxoaren 24ko gaua baino lehen (barikua). Oraingo honetan inguruko pertsona batek gidatuko gaitu.
Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.
Jarraian bigarren urtez, Tallu Mendizale Kirol Klubak Bizkaiko Mendi Federazioarekin batera Xendazaletasun Ligako etapa bat antolatuko du.
Aurten Bizkaiko Xendazaletasun Ligaren lehen etapa antolatuko dugu, eta gainera FEDME Ligarako ere balioko duena. Amaieran, 2022ko irabazleei sariak banatuko zaizkie.
Proba hau Mungiako Santa Maria elizatik abiatuko da gehienbat GR 280aren ibilbidea egiteko, Urrestira elduko da, hau da Butroitik gertu, eta Gatikatik abiapuntura itzultzeko.
4 orduko denboran egiteko, 18 kmko irteera erraza da.
Irteera ordua Mungiako Matxin Enparantzatik goizeko 9:00etan izango da.
Proba honetan parte hartzeko, derrigorez izena eman behar da, Bizkaiko Mendi Federazioaren webgunean, Martxoaren 16a eguen gabea baino lehen. Inskripzio web horrira sartzeko, link honetan klikatu: https://bmf-fvm.org/liga-senderismo-bizkaia/inscripcion/
OHARRA: Irteeren egunetan ez dira inskripzioak onartuko.
Parte hartzaileentzat hornidura egongo da eta iristean Mungiako taberna batzutan pintxo bat berebai egongo da. Eskerrak Mungiako Merkatari eta Ostalarien Elkartearen laguntzagatik!.
Datorren martxoaren 10an, Emakumeen Nazioarteko Egunatik egun bi ostean, Torrebillela Aretoa, kirolaren praktikarekin lotutako esperientziak kontatuko dizkiguten 4 emakumek osatutako mahai-ingurua izango da.
“Berdintasun eraginkor eta erreal baten alde”, Tallu Mendizale Kirol Klubak antolatutako solasaldi-kolokio interesgarri honetara gonbidatuta zaude.
Martxoaren 10an, arratsaldeko 7:00etan ikusiko gara.
Datorren domekan Martxoaren 5ean, Errigoitiko Elizaren aurretik abiatuko gara Bizkaiganeko Santakurtzera joateko eta Metxikatik abiapuntura itzultzeko.
14 km inguruko ibilbidea da, zailtasun tekniko errazarekin eta 3 ordu inguruko denboran egitekoa.
Irteera, Mungiako BBK-ko arkupeetatik goizeko 8:00etan izango da.
Sierra Salvada edo Gorobel kareharrizko horma bat da, Aiara harana hegoaldetik ixten duena eta Gaztelako goi-ordokiaren hasiera bortitza markatzen duena. Urduñako eta Anguloko portuak markatzen ditu bere mugak. Azken horien gainean Urieta eta Moscadero gailurrak altxatzen dira, mendebaldean dagoen mendiguneko azken mendiak. Bien altuera ahantzekoak dira.
Datorren otsailaren 25erako, Talluk Anguloko Portutik abiatuko den irteera zirkular bat prestatu du, Moscadero eta Urietako tontorretara igotzeko.
Zailtasun tekniko errazeko ibilbidea da, 12 km ingurukoa, 498 m-ko desnibelarekin gutxi gorabehera ordu bi eta erdiko denboran egin beharrekoa.
Irteera, Mungiako BBK-ko arkupeetatik goizeko 8:00etan izango da.
Bidai hau, interesa duten pertsonen kopuruaren arabera egingo da, edo autobus bat alokatuko dogu edo auto pribatuetan joango gara.
Hori dela eta, interesatuek izena eman mesedez Otsailaren 23a, eguen gabea baino lehenago. Mezua bidali Whatsapp edo Posta Elektroniko bidez. Eskerrik asko.
Bizkaiko Mendi Federazioko Berdintasun Batzordeak eta Ganguren Mendi Taldeak “Berdintasunaren aldeko Gailurrak” 3garren. Martxa antolatu dute martxoaren 4ean, Galdakaon (Bizkaian).
Martxa honen helburua da emakumeek mendiko kiroletan parte har dezaten sustatzea eta mendizaletasuna beren bizitzako erreferente garrantzitsu bihurtu duten emakume guztiei omenaldia egitea.
Proiektua inklusiboa da, beraz, Bizkaiko Mendizale Federazioak parte hartzera animatzen ditu mendia maite duten pertsona guztiak.
Abiapuntua eta helmuga Ganguren MT taldearen lokaletan izango da (Gipuzkoa kalea, 11). Ibilaldiak 13,3 kilometroko distantzia izango du eta Ganguren (477 mt) mendia igoko da.
Martxa amaitutakoan, parte-hartzaile guztiek hamaiketakoa izango dute eta oparitxo bat jasoko dute. Ekitaldia girotzeko musika izango da.
Jardueraren kostua 5 eurokoa da federatuentzat, 7 eukoa federatu gabeentzat eta 16 urtetik beherakoak badira izena ematea doakoa da. Ekitaldi honetan parte hartzen duten pertsona guztiek dagokien aseguruaren estaldura izango dute.
Parte hartzeko eta izena emateko martxoaren 1-rarte. Parte hartu nahi baduzu, klikatu esteka honetan: