Mungiako BBK Mendi Martxa Herrikoia 2023 – 05/11/2023

BBK-k eta Mungiako Udalak babestuta, eta Tallu Mendizale KKak antolatuta, datorren igandean, azaroaak 5an, Mungiako BBK Mendi Martxa ospatuko da.

17,5 km-ko ibilbidea izango da eta Jatara igoko da. Arropa eta oinetako egokiekaz joatea komeni da.

Irteera, goizeko 9:00etan Mungiako Matxin plazatik aterako da. 11 garren Kman hornidura postua egongo da eta Mungiara itzultzean, BBKren laguntzari esker, opari bat emango zaie honetan parte hartzen daben guztiei.

Izen-ematea doakoa da, baina derrigorrezkoa, eta modu hauetan egin daiteke:

1.- 2023-10-30tik azaroaren 2ra, Bizkaiko Mendi Federazioaren webgunean. Klikatu hemen: https://bmf-fvm.org/

2.- Tallu Mendizale kk webgunean. Izena emateko: Klikatu hemen. https://bmf-fvm.org/

3.- Urriaren 30 eta 31an, 18:00etatik 21:00etara Talluko lokalean.

Izena ematea beharrezkoa da, eta  parte hartzaile guztien datu hauek eman behar dira: NAN / Izen-abizenak / Herria / Telefonoa / posta elektronikoa. Federatua bada edo ez / Posta kodea eta Jaioteguna.

Opariak jaso ahal izateko  eta federatuta ez dauden pertsonak ibiladian sor daitezkeen gorabeheren aurrean aseguratu ahal izateko, eskatutako datuak betetzea beharrezkoa da.

Hurrengo tracka jarraituko da:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/bbk-mendi-martxa-2023-subida-jata-modificacion-02112023-152072595

Ibilibide labur bat bere egongo da, 15 kmkoa, kasu honetan Jatara ez da igotzen eta bere tracka hau da:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/bbk-mendi-martxa-2023-alternativa-sin-jata-modificacion-02112023-152072732

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude