Untzueta —- 16/07/2023

Uztailaren 16an, Tallu Mendizale KKak, Untzuetapiku igoko dau Arrankudiagako Labeko auzotik abiatuta.

Ibilbide honen zailtasun teknikoa ertainekoa da.

Luzera: 13 km eta desnibel metatua 718 m.

Proba hau egiteko denbora estimatua: 3h eta 30min.

Irteera ordua: Goizeko 7:30tan Mungiako BBK-ko arkupetatik

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/arrankudiaga-untzetapiku-ursaltu-arrankudiaga-49948885

Oharra: Arrazoi desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Burdin Hesiko Elkartasuneko Mendi Lasterketa  —   09/07/23

Datorren uztailaren 9an, Eperlanda Kultur Elkarteak antolatuta eta Bartzelonako Vall d’Hebrón Onkologia Institutuko Sarkomaren Ikerketa Traslazionaleko taldeari laguntzeko “Burdin Hesiko Elkartasuneko Mendi Lasterketa” ozpatuko da.

Aukeratzeko hiru Ibilbide egongo dira:

1.- Mendi Lasterketa – Trail 34 Kmkoa eta 1150 mko desnibelakin.

Irteera ordua, goizeko 9:00etan  Gámiz-Fikatik.

Ondorengo esteka deskargatu leiken tracka segiduko da: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/carrera-de-montana-matutina-123059479

2.- Martxa Lluzea – 34 Kmkoa eta 1150 mko desnibelakin.

Irteera ordua, goizeko 8:00etan  Gámiz-Fikatik.

Ondorengo esteka deskargatu leiken tracka segiduko da: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/carrera-de-montana-matutina-123059479

3.- Martxa Laburra – 12,8 Kmkoa.,  450 mko desnibelakin.

Irteera ordua 10:15 Gámiz-Fikatik.

Ondorengo esteka deskargatu leiken tracka segiduko da: https://es.wikiloc.com/rutas-carrera-por-montana/burdin-hesiko-corta-127777944

Proba honetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, urrengo estekan klikatu bidez: https://www.burdinhesikomendilasterketa.com/

Adierazitako webgunean informazio gehiago lor dezakezu.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Omenaldi Angel Sobrino  —   08/07/23

Datorren uztailaren 8an, bere lagunek antolatuta eta Tallu Mendizaleak lagunduta, “III Omenaldi – Angel Sobrino – Gara edo ez gara” Mendi Ibilbidea ospatuko da.

Ekintza honek bi ibilbide izango ditu eta biak Olentzeron Etxetik abiatuko dira.

Ibilbide Luzea: 24,62 km inguruko luzeragaz eta 1051m-ko desnibel metatua. Irteera ordua:  8:00etan.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko da. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/iii-memorial-angel-sobrino-luzea-larga-2023-135808543

Ibilbide Laburra: 15,56 km-koa eta 520m-ko desnibelagaz .  Irteera ordua: 8:30etan.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko da. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/iii-memorial-angel-sobrino-motxa-corta-2023-135809022

Trackak karteleko QRtik deskargatu leikez.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Tallu  —   02/07/23

Datorren domekan, hau da uztailak 2an, Mungian Sukalki Eguna ospatzen denez, Tallu Mendizale Klubak, Tallura igotzea proposatzen du, gosea egiteko eta gero kuadriletako sukaldariek prestatutako sukalkiak dastatzeko.

Irteera. Mungiako BBKko arkupetatik goizeko 8:00etan.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Baztan – Asteburu Osoa.  —-  2023ko Ekainaren 23tik 25era

Ekainaren 23tik 25erako asteburuan, Tallu Baztanera joango da, Elizondoko hotel batean gauak pasatzeko eta jarduera hauek egiteko:

Ekainak 23 barikua.

Arizkungo suak ikustera.

Ekainak 24, zapatua:

Bozatetik abiatuta, Gorramendi, Otanarte, Gorramakil eta Collado de Burdingurutz igo.

Bistaz gozatzeko igotzea merezi duten gailurrak dira.

Ondorengo Wikiloceko estekatik deskargatu daitekeen trackari jarraituko zaio: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/gorramakil-otanarte-y-gorramendi-desde-bozate-arizkun-17588414

Bozatetik, goizeko 9:30ean irtengo gara.

Ibilbidearen distantzia: 21 km.

Desnibela: 1014 m.

Zailtasuna: Ertaina.

Aurreikusitako denbora: 6h 30 min.

Ibilbide hori egiten ez dutenentzat ibilbide errazagoa eta laburragoa diseinatuko da, eta laster argitaratuko dogu.

Irteera hau Arizkundik abiatuko da Xorroxin ur-jauzira ibilaldi erraz eta eder bat egiteko.

Ekainak 25, domeka:

Ibilbidearen distantzia: 13km

Desnibela: 334 m.

Zailtasun teknikoa: Erraza.

Aurreikusitako denbora: 3h 15 min.

Ondorengo Wikiloc estekatik deskargatu daitekeen pistari jarraituko zaio: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/arizkun-cascada-de-xorroxin-arizkun-61662790

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbideak partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Fruizko XVII Ibilaldia – 18/06/2023

Ekainaren 17an, Agustin Sagasti omentzeko Mungian Nazioarteko Txirrindularitza Lasterketa ospatuko dela eta, zeharkaldiak eta abar kontrolatzeko, Tallu Mendizale Kirol Klubak jendearen parte-hartze oso ona ekartzen du. Valentin Uriona Txirrindulari Elkartearen izenean, Eskerrik asko danori.

Gainontzeko klubeko kideari, nahi izanez gero, Fruizko VII Ibilaldian parte hartzera animatzen zaie.

Urrengo esteka deskargatu leiken tracka segiduko da:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/fruizko-martxa-2023-135773863

Irteera orduak:

Mungiako BBK-ko arkupeetatik: 8:00etan . Kotxe partikularretan Fruizeraino

Fuizen Ibilaldiaren irteera ordua: 8:30etan.

Ibilbidearen luzera: 17,5 km

VII Gau Martxa – Mungia – 17/06/2023

Datorren zapatuan, hau da ekainaren 17an, Tallu Mendizale KKak, gaueko 10:30etan hasita, bere zazpigarren edizioan, Mungiako Gau Martxa antolatzen dau.

Santa Maria Elizatik abiatuta, luzeera 10 Km eta iraupena 3 ordu ingurukoa izango da.

Atxuritik inguruko Ikuspegi ederrak bere zabaltasunean ikusi al daitekez, batez bere Mungia herria.

Segurtasun Kit-a eramatea derrigorrezkoa da, hau da txiribitua, txalekoa eta linterna.

Parte hartzeko zeure datuak modu honetan bidali dezakezuz:

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/vii-gau-martxa-2023-mungia-133614102

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Meñakako XXVIgarren Herri Ibilaldia — 11/06/2023

Datorren ekainaren 11rako Sollubepe mendi taldeak XXVIgarren              Meñakako Herri Ibilaldia antolatzen du Mungialdeko mendirik adierazgarrienetako batera igotzeko, aurten Solluberantza.

Irteera honen luzera 14 km ingurukoa da, eta zailtasun teknikoa ertaina.

Denbora: 3,5 ordu gutxi gora behera eta Meñakako udaletxetik irteera ordua: goizeko 8:30etan.

Tallukoek  Mungiako BBK-ko arkupeetatik goizeko 8:00 etan kotxe partikularretan aterako gara.

Etxeko txikienentzat Sollubepek beste irteera bat ere prestatu dau. Hau, goizeko 9:30etan Meñakako udaletxetik aterako dena.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Bertako Mendi Irteera — 04/06/2023

Ekainaren 4an, Mungian Euskal Eskola Publikoaren eguna ospatzen denez, Fruizko Kirkiñitu Mendizale elkarteak antolatutako mendi irteera ekainaren 18ra atzeratu du.

Hori dela eta, datorren ekainaren 4an, goizeko 8etan BBKko arkupetan hurbiltzen direnekaz  Talluk irteera local bat antolatuko du.

Baztan — 2023 ekaineko 23tik 25ra – Aurreko Barria

Aurten, Talluk asteburuko irteera Baztango bailara ederrera prestatu du.

Ekainaren 23an, hau da barikuan, Mungiatik autobusez irtengo gara eta 25eko ilunabarrean etxera itzuliko gara. Irteerako ordu zehatza beste mezu baten adieraziko dogu.

Beraz, asteburu hori osoa izango da: egun biko ostatua, gosari bi, afari bi, eta gainera domekako bazkaria.

Ostiral iluntzean Arizkuneko herrira joango gara, San Juaneko suak eta bertako erritoak gozatzeko.

Beste mezu baten jakinaraziko dogu zapaturako zein domeka goizerako ibilbide zehatzen berri. Ibilaldi hauek egiteko eta ezusteko segurtasun estaldura izateko federatuta egotea guztiz komenigarria da.

55 lagunentzako Elizondoko hotel baten egonaldia erreserbatu dugu eta bidaiatuko dutenen izenak laster erregistratu beharko ditugu.

Irteera honetan interesatuta bazagoz, izena eta abizena eman dezakezu Talluren posta elektronikora bidaliz, hau da tallumendizale@hotmail.com era, ekainaren 2a baino lehenago.

Hoteleko plazak betetu arte onartuko dira izenak.

Pertsona bakoitzak beste lagun bat apuntatu dezake bakarrik.

Logela bikoitzean, bazkidea izanik, pertsona bakoitzeko prezioa 180€ ingurukoa izango da. Bazkideak ez direnentzako 15€ gehiago.. 

Izena eman dutenei Ekaineko lehen asterako seinale bat eskatuko zaie.

Zuzendaritzak jende erreserba egiteko eskubidea du.