Baztan — 2023 ekaineko 23tik 25ra – Aurreko Barria

Aurten, Talluk asteburuko irteera Baztango bailara ederrera prestatu du.

Ekainaren 23an, hau da barikuan, Mungiatik autobusez irtengo gara eta 25eko ilunabarrean etxera itzuliko gara. Irteerako ordu zehatza beste mezu baten adieraziko dogu.

Beraz, asteburu hori osoa izango da: egun biko ostatua, gosari bi, afari bi, eta gainera domekako bazkaria.

Ostiral iluntzean Arizkuneko herrira joango gara, San Juaneko suak eta bertako erritoak gozatzeko.

Beste mezu baten jakinaraziko dogu zapaturako zein domeka goizerako ibilbide zehatzen berri. Ibilaldi hauek egiteko eta ezusteko segurtasun estaldura izateko federatuta egotea guztiz komenigarria da.

55 lagunentzako Elizondoko hotel baten egonaldia erreserbatu dugu eta bidaiatuko dutenen izenak laster erregistratu beharko ditugu.

Irteera honetan interesatuta bazagoz, izena eta abizena eman dezakezu Talluren posta elektronikora bidaliz, hau da tallumendizale@hotmail.com era, ekainaren 2a baino lehenago.

Hoteleko plazak betetu arte onartuko dira izenak.

Pertsona bakoitzak beste lagun bat apuntatu dezake bakarrik.

Logela bikoitzean, bazkidea izanik, pertsona bakoitzeko prezioa 180€ ingurukoa izango da. Bazkideak ez direnentzako 15€ gehiago.. 

Izena eman dutenei Ekaineko lehen asterako seinale bat eskatuko zaie.

Zuzendaritzak jende erreserba egiteko eskubidea du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude