Anboto —– 06/08/2023

Datorren domekako irteerak, hau da abuztuak 6koak, Anbotoko harkaitzetara eramango gaitu.

Ibilbide hau Arrazolako aparkalekutik abiatuko da, iparraldeko aurpegitik Larranoko lepora eta Santa Barbara baselizara igotzeko eta hemendik pistaz Polpol iturritik igaroz Zabalandira iristeko eta gero pagaditik eta Arrazolarako errepidetik itzultzeko.

Nahi dutenek pistatik eta bide klasikotik Anbotora (1331m) igo dezakete.

Irteera Mungiako BBKko arkupetatik goizeko 7:30etan.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/arrazola-larrano-zabalaundi-calzada-arrazola-75319134/photo-49301645

Autorea: paketediaz.

Luzeera: 13,22 Km

Zailtazun teknikoa: Ertaina.

Desnibela: 881 m.

Iraupen estimatua: 4 o.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude