Ojo Guareña —– 03/09/2023

Datorren domekan, hau da irailak 3an, programatutako irteerak Burgosko probintziara eramango gaitu Ojo de  Guareñatik ibilbide bat gozatzeko.

Ojo Guareña Multzo Karstiko bat da. Guareña eta Trema ibaiaren higadurak eratutako 100 km baino gehiagoko galeriek osatzen dute. Barrunbe hauek eta bere inguruak erabilera anitz izan dituzte historian zehar, gurtza eta santutegi gisa balio izan dute Paleolitotik gaur egunera arte. Hainbat aretotan, Paleolitoko, Paleolito osteko eta Brontze Aroko labar-pinturak eta grabatuak gordetzen dira. San Bernabe harkaitz baselizak, aldare nagusiaren barruan ganga natural osoa margoz apainduta gordetzen du.

Ibilbide hau Ojo de Guareña Haitzuloen kotxe, karaban eta autobusentzako aparkalekutik abiatzen da.

Irteera, Mungiako Udalaren autobus geltokitik goizeko 7:30etan izango da.

Izena ematen duten pertsonen arabera, bidaia hau autobusez egingo da

Alokatzeko autobusaren tamaina zehazteko, interesatuei izena emateko eskatzen zaie abuztuaren 31a, ostegun gaua baino lehen. Izena eman dezakezu Tallu Mendizaleren whastapp-era edo posta elektronikora mezu bat bidaliz.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/ojo-guarena-ermita-san-tirso-bernabe-dos-cuevas-133310141

Zailtasun teknikoa: Ertaina.

Luzera: 13,22 km

Desnibela: 410 m

Ibilaldi honetarako denbora 5 ordu inguru izango da.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude