Ubidea- Bastelarra – 25/02/2024

Otsaileko azken domekako irteera Ubidetik abiatuko da Bastelarra (864m) igotzeko.

Ibilbide zirkularra da, Ubidetik abiatzen dena, Infernubasorantz igo eta Bastelarra muinora igotzeko. Itzulera Santa Agedatik (Zeanuriko baseliza bat), Uguzpetik, Saldropotik eta Otzarretatik egingo da.

Ibilbidearen distantzia 17 km-koa da, 778 m-ko desnibelarekin.

Zailtasun teknikoa: Ertaina.

Ibilbide hau burutzeko denbora 6 ordutik 6,5 ordu ingurukoa.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/139-ubide-bastelarra-santa-agueda-uguzpe-otzarreta-los-caminos-del-agua-11542591?utm_medium=app&utm_campaign=share&utm_source=296237

Irteera ordua: 8:00etan Mungiako Udalaren aurretik.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude