Bizkargi /// 05-05-2024

Datorren domekan, hau da Maiatzaren 5an Bizkargi Mendia igoko dogu.

Irteera Mungiako BBKren arkupetatik goizeko 8:00 etan.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/larrabetzu-bizkargi-goikolexea-larrabetzu-168273591

Oraingoan Larrabetzutik urtengo dogu.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Irteerak Martxa Nordikoa Maiatza-24 Abendua 24

2024ko maiatzetik abendura arte, Uribe eta Uribe Kostako inguruetatik, Talluk hilero martxa nordikoko irteerak antolatuko ditu,.

Goizeko irteera errazak izango dira eta desnibel gutxikoak. Helburua, Mungiako eta Mungialdeko zaleak kirol hau egitera animatzea da. Deporte honek gorputzeko atal guztiak mugimendu egokituekin lantzeko aukera ematen baitu. Martxa nordikoa ariketa osasungarria da eta gero eta gehiago medikuntzan adituek kirol hau aholkatzen dute.

Ibilbideak eta datak hurrengo taulan adierazitakoak izango dira.

Maiatzaren 11n jarraitu beharreko tracka urrengo estekan klik eginda deskarga daitekena izango da: https://es.wikiloc.com/rutas-marcha-nordica/mungia-berreagako-lakue-168777616

Abiapuntu lekua: Foruen Enparantza

Irteera ordua: Goizeko 9:00etan.

Oharra: Bere arrazoiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Tallu Mendizale KKk eskubidea du ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko.

Sollube (Federazioaren Mendeurrena) – 18/04/2024

Apirilaren 28an Euskal Mendizale Federazioaren mendeurrena ospatzen da.

Behin baino gehiagotan entzungo zenigutenez, federazioak asteburu honetarako proposatutako erronketako bat 100 mendi igotzea da, 100 mendi taldek antolatuta. Benetan 100 taldek baino gehiagok parte hartuko dugu.

Tallu Mendizale Kirol Klubari Sollube mendira igotzea dagokio. Proba hau Uribeko klubekin batera egingo dogu, hau da Sollubepe, Kirkiñitu, Aldatz Gora, Arrietako lagunek, eta Untza.

Apirilaren 28an goizeko 8: 00etan, auto partikularretan irtengo gara Meñakara, eta handik Urrusillotik igoko gara. Itzuli Goikoetxebarri eta Santillandi baseliza ondotik.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/sollube-menakatik-federazioaren-mendeurrena-168381408

Mungiako irteera lekua: Mungiako Udalaren autobus geltokia.

Irteera ordua: 8:00.

Meñakatik irteera ordua: 8:30.

Kotxe partikularretan joango gara.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Bustarrigana – – 21-04-2024

Datorren domekan, apirilak 21ean, Ereñora joango gara, Bustarrigan (561m) mendi xumera igotzeko. Ibilbidea Ereñoko Mikel Deunaren eliza ikusgarriaren ondoan dagoen aparkalekuan hasten da, eta asfaltatutako bidetik jarraitzen du Geranda mendiaren hego-mendebaldeko alderaino.

9 km inguruko ibilbide zirkularra da, zailtasun teknikorik gabekoa, 333 metro inguruko desnibelarekin.

Datu teknikoak:

Luzeera: 8,54 km-koa da

Desnibela: 333 m.

Altuera nagusiena: 561 m.

Zailtasun teknikoa: Erraza.

Denbora: 2,5 ordu inguru.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/circular-bustarrigan558m-desde-ereno-117283260

Mungiako irteera lekua: Mungiako Udalaren autobus geltokia.

Irteera ordua: 8:00.

Kotxe partikularretan joango gara.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Eskutxi y Aro Haitza  —  07/04/2024

Aiarako Añes hauzotik abiatuta, Apirileko lehen igandeko irteera Aro Haitzera eta Eskutxira igotzen da.

Herri hau Llanteno haranaren hondoan eta Gorobel mendilerroaren oinean dago, harriz egindako hormatzar bertikal baten gainean. Paisaia hariztiz eta lizarrez egina dago eta belardiz eta harkaitzez, garaieran gora egin ahala.

Eskutxi (1185), Salvada edo Gorobel mendilerroaren gailurrik garaiena da eta Aro (1127) haitza norabidez aldatzen den mendebaldeko gailur txikia da. Gailurra ibarretik bereiz daiteke, mendigune horretako gailurren bereizgarri den itsasontzi-brankako silueta bereizgarriagatik.

Datu teknikoak:

Luzeera: 12,36 km-koa da

Desnibela: 752 m.

Zailtasun teknikoa: Erraza.

Denbora: 3tik 3,5 ordu inguru.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/eskutxi-y-pico-aro-desde-anes-55483005

Mungiako irteera lekua: BBKko arkupetatik.

Irteera ordua: 8:00.

Kotxe partikularretan joango gara.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.