Picon Blanco  —-    19/05/2024

Maiatzaren 19ko ibilbidea Espinosa de los Monterosetik  abiatuko da Picón Blanco (1529m) eta Alto del Caballo (1493m) igotzeko.

Luzeera: 16 km inguru.

Desnibela: 853m.

Gehienezko altuera: 1529 m

Zailtasun teknikoa: Ertaina.

Ibilbide hau burutzeko denbora 4 ordu ingurukoa.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/picon-blanco-1-529m-alto-del-caballo-1493m-circular-desde-espinosa-de-los-monteros-subida-anual-ver-53945266

Irteera, Mungiako Udalaren autobus geltokitik goizeko 7:30etan izango da.

Izena ematen duten pertsonen arabera, bidaia hau autobusez egingo da.

Alokatzeko autobusaren tamaina zehazteko, interesatuei izena emateko eskatzen zaie maiatzaren 16a, ostegun gaua baino lehen. Izena eman dezakezu Tallu Mendizaleren whastapp-era edo posta elektronikora mezu bat bidaliz.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau