Mungiako Mendi Martxa 2026 – 18/10/2026

Bizkaiko Mendizale Federazioak eta Mungiako Udalak babestuta, eta Tallu Mendizale KKak antolatuta, datorren urriaren 18ean, Mungiako Mendi Martxa/Bizkaiko Xendazaletasun IX. Liga ospatuko da.

Ligako 3garren etapa izango da, goizeko 9:00etan irtengo du Mungiako Matxin Enparantzatik eta Gatikako Urrestimendi igoko du.

Hurrengo tracka jarraituko du: Ibilbide Luzea

Beste ibilbide labur bat ere egongo da, 12 kmokoa, aproposa haurrekin egiteko eta erebai gitxiago dabilen pertsonentzako. Ibilbide honek hurrengo tracka jarraituko du: Ibilbide Laburre

Ibilbide erdi inguruan, hornidura eta ur-bidoi batzuk egongo dira bakoitzak bere botilatxoa edo kantinplora bete dezan.

Irteeran mendizale bakoitzari txip bat emango zaio eta iritsitakoan entregatu beharko du. Halaber, irteeran tiket bat emango zaie, mendiarekin lotutako oparien zozketa batean parte hartzeko. Opariak iristean emango zaie.

Iristean, parte hartzaile bakoitzari, Mungiako taberna laguntzaile baten tiket bat emango zaie, pintxo eta edari bat dastatzeko.   

Izen-ematearen prezioa 5 €-koa da federatuentzat eta 6€koa ez direnentzat. Apuntatzea urriako 5etik 15era irekite egongo da. Apuntatzea nahitaezkoa da.

Parte hartzaileen gehieneko kopurua 400 pertsonakoa da.

Izen-ematea honela egin daiteke:

1.- Bizkaiko Mendi Federazioaren webgunean. Klikatu hemen: https://bmf-fvm.org/eu/bizkaiko-xendazaletasun-liga/izen-ematea/

2.- Hurrengo estekan klikatuta: Izena eman nahi dut.

3.- Talluko lokalean urriaren 8 eta 14an, 19:00etatik 21:00etara.

Proba hauetan arropa eta oinetako egokiekin joatea komeni da.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Filma: The Artic Circle Trail – Groenlandia. — 13/10/2026

Datorren urriaren 13an, arratsaldeko 7:00etan Mungiako Torrebillela Aretoan, The Artic Circle Trail – Groenlandia dokumentala emango da.

Pelikula amaitzean, Ricardo Hernanik eta Zigor Egiak dokumental zirraragarri honetan ikusten den abenturaren berriak eta euren bizipenenak eskainiko digute.

Gaur egun, Ricardo eta Zigor Euskal Mendizale Federazioko lehendakari eta lehendakariorde dira.

Oharra: Bere arrazoiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Tallu Mendizale Kirol Klubak egitaraua partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea du.

Kartela.

XLIII Algortako Ibilaldi Neurtua — 12/10/2026

Ohi dan bezala, urriaren 12an, Getxoko Itxartu klubak antolatuta, Algortako Ibilaldi Neurtua bere XLIII garren edizioan egingo da.

Parte-hartzea bikoteka egiten da, izen-emateak klubaren webgunearen bidez egin behar dira, hau da: https://www.itxartu.eus/inscripcion-adultos-2026/

Urriaren 8a baino lehenago apuntatu behar da.

Parte hartzaile kopurua mugatua da: 300 bikote.

Irteera honen luzera 18 km ingurukoa da.

Irteera Algortako Batzokitik: goizeko 8: 00etan.

Irteera Mungiako Andra Mariko arkupetatik: 7:15etan.

Kotxe partikularretan joango gara.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Rasines, 11-10-2026

Urriko bigarren domekan Kantauriara joango gara, Rasineseko Mies eta Cantera begiratokietaik, Cerreoko balkoitik eta Valle haitzuloetatik igarotzen den ibilbide bat egiteko.

Helgueran hasi eta amaitzen den ibilbide zirkularra da, zailtasun ertainekoa.

Ezaugarri teknikoak hauek dira:

Luzera: 13,5 Km

Desnibela: 623 m.

Punturik altuena: 542 m.

Aurreikusitako denbora: 4,5 ordu.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko da.

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/balconada-del-cerreo-cueva-del-valle-y-parque-paleolitico-desde-rasines-207337536

Mungiatik irteteko lekua: Andra Mari.

Irteera ordua: 8:00. Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau

XXV  Gamiz-Fikako Mendi Ibiladia  — 04/10/2026

Datorren Urriaren 4-an Gamiz-Fikako Mendi Ibilaldian parte hartuko dogu. Ibilaldi hau, Gamiz-Fikako Udalaren babezpean, Aldatza-Gora taldeak antolatuta dago.

Irteera  goizeko 8-etan Mungiako Matxin Enparantzatik.

Kotxez joango gara.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Emendi – Hitzaldia: Bi belaunaldi Pirionioetan – Aisia eta lana. 25/09/2026

Datorren irailaren 25ean, arratsaldeko 7etan hasita, Mugire txokoan, Emendik hitzaldi bat antolatzen dau.

Gaia: Ama eta alaba baten bizipenak eta esperientziak Pirinioetan.

Hizlairak: Olga Ribed eta Nieves Gil Ribed.

Honen bidez, danori ekitaldi interesgarri honetara gonbidatzen zaituztegu.

Eskerrik asko etortzeagatik.

Emendi: Emakumea eta mendia. Tallu Mendizale Kirol Klubaren ekimen bat da, eta helburua emakumeek mendiko jardueretan parte har dezaten sustatzea da.

Oharra: Beste arrazoi batzuengatik, Tallu Mendizale KK-k programa partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea du.

Aiako Harriak.  27/09/2026

Iraileko azkeneko domekan aldameneko Gipuzkoaraino joango gara Aiako Hatzetatik zirkular polit bat egiteko.

Egun horretarako Tallukoek ibilbide bi prestatu ditugu, gainera Aritxulotik abiatu eta puntu berean amaituko direnak.

Lehen aukera Aritxuloko aterpetxetik abiatzen da, gero GR121eko bideari jarraituz, Erroilbideraino igotzen da, Anillaren pasabidetik igaro eta Txurrumurru eta Irumugarrietako tontorretara igotzeko.

Ibilbide nahiko zorrotza da, ez da edonorentzat, Txurrumurruko igoeran irristadaren bat eta erorikoren bat izateko arriskua baitu, eta Anillaren pasabidea zeharkatzen du.

Luzera: 9 km.

Ibilbide mota: Zirkularra.

Desnibela: 724 m.

Altuera handiena: 821 m

Aurreikusitako denbora: 5 ordu.

Zailtasuna: Zaila.

Urrengo estekan jaitsi daitekeen trackari jarraituko zaio:

https://es.wikiloc.com/rutas-alpinismo/tk-ruta-187-circular-a-penas-de-aia-por-la-cresta-desde-arritxulo-18938017?h=qzk6ga2gp2&wa=sd&utm_campaign=badge&utm_source=unknown&utm_medium=unknown

Bigarren aukera ere Aritxuloko aterpetxetik abiatzen da, eta PR-GI1010 errepideari jarraitzen dio, Aiako Haitzei buelta emanez. Mendi-bide erraza da, eta arrokatik igarotzen diren zatietan arreta pixka bat jartzea eskatzen du.

Ibilbide hau Aritxulegiko lepotik, Arditurriko begiratokitik eta Aireko Palazioaren hondakinetatik pasatzen da.

Xehastazun teknikoak hauek dira:

Luzera: 11,5 km.

Ibilbide mota: Circular.

Desnibela: 413 m.

Altuera handiena: 604 m.

Aurreikusitako iraupena: 4,5 h.

Zailtasuna: Erraza.

Urrengo estekan jaitsi daitekeen trackari jarraituko zaio:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/20160802-circular-a-las-cimas-de-aiako-harria-desde-elurretxe-y-por-la-pr-gi-1010-14208238?h=2mw959q8z7&wa=sd&utm_campaign=badge&utm_source=unknown&utm_medium=unknown

Izena emango duten arabera, joan-etorri hori autobusez edo auto partikularretan egingo dugu.

Alokatu beharreko autobusaren tamaina zehazteko, interesdunei Irailaren 23a, hau da eguazten gabea baino lehen izena ematea eskatzen zaie. Izena emateko, bidali mezu bat Tallu Mendizaleren helbide elektronikora edo whatsapera.

Oharra: Bere arrazoiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Tallu Mendizale Kirol Klubak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea du.

Besaide – Oroimen eguna – 20/09/2026

Talluko egutegian, Irailaren 20eko irteerak Besaide jartzen du.

Urtero bezala, iraileko hirugarren domekan, Besaiden mendizaleen oroimen eguna ospatzen da.

Aurten, Tallukoak Topetik abiatuko gara, eta Besaidez gain, Larragain, Larrabil, Ipiztekoarriaga eta Andastoko tontorrak joko ditugu.

Luzera: 14 km.

Zailtasuna: Ertaina.

Desnibela: 736 m.

Altuera handiena: 859 m

Aurreikusitako denbora: 4,5 ordu.

Urrengo estekan jaitsi daitekeen trackari jarraituko zaio:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/tope-besaide-larragain-andasto-arrazola-210424651?h=qzk6ga2gp2&wa=sd&utm_campaign=badge&utm_source=unknown&utm_medium=unknown

Kotxe partikularretan joango gara.

Mungiatik irteteko lekua: Andra Mari.

Irteera ordua: 7:30.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Gatika Herri Trail   —  12/09/2026

Gatikako Bagare taldeak, Tallu Mendizale Kirol Klubaren laguntzarekin, Gatika Herri Trailaren 2026ko edizioa antolatzen du. Honako proba hauek izango ditu:

PruebaHorarios de salida:
Trail 44K08:00 h
Relevos 44K08:00 h
Trail 18K10:30 h
Trail 12K10:30 h
Marcha 18K10:40 h
Marcha 12K10:40 h

Proben eta distantzien arabera, kategoria hauek egongo dira: emakumezkoak, gizonezkoak, mistoak, beteranoak, taldekakoak eta gatikarrak.

Martxak ez dira lehiakorrak, baina, denborak eta hornidurak erregistratzeko, dortsala eta txipa izango dituzte.

Proben ibilbideak esteka hauetatik deskarga daitezke:

Trail 44K

https://es.wikiloc.com/rutas-carrera-por-montana/gatika-herri-trail-44-km-228592268#cointainer-simplecard

Trail 18K

https://es.wikiloc.com/rutas-carrera-por-montana/gatika-herri-trail-18-km-209004080

Trail 12K

https://es.wikiloc.com/rutas-carrera-por-montana/gatika-herri-trail-12-km-209004347

Neila – 11etik 13ra / 09/2026

Irailaren 11tik 13rako asteburuan Tallukoek Neilako aintziraketara joango gara. Basea Quintanar de la Sierra herrian eukiko dugu.

Ostiralean, hau da irailearen 11ean, Mungiako Paladoko autobus geltokitik irtengo gara arratsaldeko 4etan. Ostatua de Quintanar de la Sierrako Hostal Casa Ramónen eukiko dugu. (Ctra. De Neila, 09670 Quintanar de la Sierra – Burgos).

Zapatuan, hilaren 12an, Peña Agudako aparkalekutik abiatuta, Neilako aintzirak eta galdara gozatuko dugu. Hurrengo esteketan deskarga daitekeen ibilbideak egingo dugu:

Ibilbide luzea:

https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/lagunas-y-calderas-de-neila-56267334

Luzera: 20 Km.

Desnibela: 663 m

Zailtasuna: Moderado

Aurreikusitako denbora: 8h.

Ibilbide laburra:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/circular-a-las-lagunas-de-neila-y-algo-mas-113381641

Luzera: 13,5 Km

Desnibela: 408 m

Zailtasuna: Moderado

Aurreikusitako denbora: 4,5 h.

Domekan:

El domingo realizaremos un recorrido por los alrededores de Quintanar, siguiendo el recorrido que se puede descargar del siguiente enlace:

Domekan, Quintanar inguruatik ibilbide bat egingo dugu, hurrengo esteka jaitsi daitekeen ibilbideari jarraituko dugu:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/necropolis-de-cuyacabras-y-ermitorio-de-cueva-andres-desde-quintanar-de-la-sierra-184697970

Luzera: 10,2 Km

Desnibela: 134 m

Zailtasuna: Fácil.

Aurreikusitako denbora: 3,5 h.

Quintanaretik Mungiarantza, arratsaldeko 4etan irtengo gara.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.